Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Alegia klasikoak euskaraz [Interneteko baliabidea] : "Isopete"ko, La Fontaineren eta Samaniegoren alegien berridazketen azterketa / Josune Beldarrain Agirre ; zuzendaria, José Manuel López Gaseni

Tesi honetan, alegia klasikoen euskal berridazketak aztertu dira. Corpus zabala bildu da: 1804tik, Bizenta Mogelek Ipui onac argitaratu zuenetik hain zuzen, 2003. urtera bitarteko alegia klasikoen berridazketak. Hiru bilduma klasiko hautatu dira azterketa egiteko: Isopete, La Fontaine eta Samaniego. Azterketa metodologikoa diseinatu da itzulpenaren komunikazio-ikuspegian oinarrituz, eta, ikusmolde horren barruan, aintzat hartuz Itzulpen-Ikerketa Deskriptiboak eta Lefevereren teoria-ekarpenak, hala nola, hertsaketen formulazioa (ideologia, poetika, diskurtsoaren unibertsoa eta hizkuntza-estrategia ilokutiboak) eta rewriting kontzeptua. Halatan, bada, sorburu-sistemako eta xede-sistemako ezaugarriak aztertuta eta jatorrizko testuak eta euskal testuak begiz begi jarrita egin da analisia. Hala, bada, jakin ahal izan da, batetik, alegia klasikoen berridazketek zer-nolako bilakaera izan duten eta zer-nolako funtzioa bete duten euskal Haur eta Gazte Literaturan, eta, bestetik, euskal berridazleek zer-nolako estrategiak erabili dituzten.

Zerrenda:
Egile nagusia: Beldarrain Agirre, Miren Josune
Egilea(k): López Gaseni, Manu
Argitaratua: ; Donostia : [s.n.] , 2010
Gaia:
Generoa / Forma: Doktorego-tesiak
Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Joan Ingumaren webgunera  
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua

Antzeko izenburuak