Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Jolas sakona : txapelketaren prozesu errituala eta bertsolariaren arrazoi sortzailea XXI mendeko agoran / Jexux Larrañaga Arriola ; zuzendaria, Joseba Zulaika Irureta [Doktore-tesia] [Interneteko baliabidea]

Prozesu erritualean, iraganeko eta gaurko txapelketaren artean dagoen zentzu-lur baten arrasto identitarioa utzi duen kultur gertaeraren jarraidura ardatza mugatu dugu. Irudikari kulturalaren hedapen metaforikoa, talde kulturalaren lorratzetan arakatu dugu, utzitako aztarna semiotikoa bailitzan. Objektu semiotikoaren berezkotasunak kolektiboaren nortasun moldeaz baldin badihardu, izaera baten lorratz pausoetan mundukera baten islapena aurkitu dugu, objektuaren azal barrutiak bere baitan jariatzen du barnebiltzen duen mundua. Prozesu erritualaren eremu irudikatzailea, eremu diskurtsiboa, eremu ikonikoa, eremu estetikoa eta eremu emozionala, mundu subjektiboaren jolas geruza inguratzailean arakatu dugu, hots: mundukera bat jariatu duen komunikazio errituala, jolas sakonaren eremu sinbolikoan esanguratzen da. Bertotik, unibertso sinboliko oso bat mugatu dugu, munduera bat izendatzen lan egiten duen dispositibo sinbolikoa. Euskal kulturaren gune identitario, elkarreraginezko eta historikoan, txapelketaren prozesu errituala, narratiba antropologikoa berrelikatzen duen sinbolo giltzarria dela frogatu dugu. Finean, Agoraren prozesu estetikoak, interpretazio kulturalaren lurra azaleratu eta ikonizatu egiten du, txapelketaren gertaera, euskal kulturaren sinbolo giltzarria da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Larrañaga Arriola, Jexux
Beste egile batzuk: Zulaika, Joseba
Argitaratua: ; [S.l.] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (UPV/EHU) , 2013
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Ikusi materiala Addiren webgunean
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua