Bigarren Hezkuntzan tutoretza-saioetan musika erabiltzen [Interneteko baliabidea]

Esku artean duzun lan honek musikan oinarritutako hainbat jarduera proposatzen ditu oinarrizko zehar-konpetentziak lantzeko Bigarren Hezkuntzako tutoretza-saioetan. Ikasleek askotan eskatzen dute musika entzutea tutoretza-saioetan. Ikasleen eskaera hori aprobetxatu nahi da, saio horietan landu beharreko eduki batzuk musikaren bitartez lantzeko. Izan ere, musikak ikasle guztiei ematen dienez aukera jardueretan arrakastaz parte hartzeko, ikasle nerabeen autoestimua eta taldeko harremanak hobetu ditzake. Eta horiek dira, hain zuzen ere, tutoretza-saioetan landu beharreko edukietako batzuk. Lan honek bi zati nagusi ditu. Lehenengo zatian, proposamenaren oinarri teorikoa azaltzen da, lau ataletan: Ikasle nerabeekin lanean; Musika, gure kulturaren zutabea; Tutoretza, oinarrizko zehar-konpetentziak lantzeko esparru aproposa, eta Musikan oinarritutako tutoretza-saioak. Bigarren zatian datoz tutoretza-saioetan erabiltzeko proposatutako zortzi jarduerak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arana Oregi, Aintzane
Egile korporatiboa: IRALE (2017-2018 ikasturtea) ; R-400
Formatua: Baliabide elektronikoa
Argitaratua: Eibarko IRALE : www.irale.hezkuntza.net , 2018
Gaia
Generoa / Forma IRALEko materialak
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara (PDF)
Joan material honetara (Word)
Adina / Maila: DBH 1-4.