Joxe Urbieta "Takolo" : kontrariorik gabeko gizona / Enekoitz Esnaola
Hamar esalditan Joxeren argazkia egin behar, eta harengan ikusi ditudan hamar ezaugarri datozkit burura:
-Langile ona, lanari aurrez ekiten ziona, eskuak urratzeko beldurrik ez zuena.
- Familiako gizona, amarekiko miresmena eta familiako txikienentzat debilidadea erakusten zuena.
- Lagunekin egoteko uneetan lagun giroa gustukoa zuena.
- Hala ere, sarri bakardade bila joaten zekiena.
- Urrutirago joan gabe, tokian tokiko bere ondokoekin eskuzabala.
- Laguntasuna inoiz ukatuko ez zuena.
- Barrua irakiten izan arren, isilik egoten zekiena.
- Gizon gogorra eta une berean sentibera.
- Leiala bere prentsakerekin eta lagunekin, hauek inoiz salduta lagako ez zituena.
- Adinak eransten duen seriotasuna bere barru gazteak gehituriko alaitasunez eramaten zuena.
Hamar ezaugarrietara iritsi naiz, nabarmenena –nahiz ez garrantzitsuena– esan barik: mendizalea, mendi zalea, menditik urruti bizi ezin zuena, eta mendi guztien artean Everest maite zuena.
Zerrenda: