Gatibu sortu nintzen

— Zenbat urte dituzu —galdetu dio Karlosek. — Batzuk bai. Hirurogeita zortzi. — Zaharra ez, aspaldikoa zara zu —diotso Koldok. — Hara, 36ko gerran, Durangon bonbak bota zituztenean, hango eliz-atarian nenbilen jolasean... Jangelaren beste aldera begiratu du, egongela eta patioa banatzen dituen kristalari gero. Irribarre amultsua egin du azkenik begirada mahaira itzulitakoan, antzinako irribarrea txapelpetik, betaurrekoen ostetik. Historiaren irribarrea dela begitandu zait, patxadaren irribarrea beharbada, kutxa ireki ondoren harribitxia erakusten duenarena. Eta igarri diot, orain erakutsi digun horren moduko harribitxi asko eduki behar duela kutxan gordeta. Eta otu zait: nork daki 36ko gerrako ume bat Euskal Preso Politikoon kolektiboan dagoela gaur egun?

Zerrenda:
Egile nagusia: Urain, Jokin
Formatua: Liburua
Argitaratua: Zarautz ; Iruñea : Susa , 2000
Saila: Susa narratiba ; 38
Gaia
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N URA gat Eskuragarri  Eskatu EK18020343