Nömadak tx [Bideoa - Interneteko baliabidea] / zuzendaritza eta gidoia, Raul de la Fuente ; gidoia, Pablo Iraburu, Harkaitz Martínez de San Vicente, Igor Otxoa
Mugimenduaren aritik sortzen da soinua. Benetako musikariak bidaiatu egin behar du, mugitu. Eta, orduan, soinu berriak aurkituko ditu. Nomadak TXk mugitzen diren bi musikariren istorioa kontatzen du. Txalapartarekin, bi lagunen artean jotzen den instrumentu bitxiarekin, egiten dute bidaia. Beraien musika urruneko herri nomadenarekin batzeko Indiara, Laponiara, Saharara eta Mongoliara iritsiko dira. Izotzezko eta hondarrezko desertuak zeharkatuko dituzte, Mongoliako mendiak zaldiz gurutzatuko, Indiako mendebaldea trenez igaroko... soinuen bila egingo dute bidaia. Eta beste herrietan, kulturetan eta paisaietan aurkituko dituzte. Beraiek egiten duten bezala, munduari 'hemen gaude', 'bizirik gaude', 'gu gara' esateko musika darabilten lagunengan.
Egilea(k): | ; ; ; |
---|---|
Argitaratua: |
[S.l.] :
Eitb,
, L.G. 2007
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Dokumentalak Erreferentzia-materialak |
Loturak: |
Ikusi dokumentala (EITB nahieran) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Filmak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK18020297 |