Azala
Liburua Eskuragarri

Hirutter / Nerea Arrien

Hiru dira nobelako protagonistak: Martin, Gari eta Ines. Hiruki perfektu horren erpinean dago Ines, bataren eta bestearen sexu (eta maitasun) oldarrak zorabiaraziz. Whatsapp, twitter eta mugikorrek markatzen dute narrazioaren tempusa, bakoitzaren lekua hirukiaren baitan eta bizitzari begira norbere espektatibak. Baina inork ez du bere eskuetan harreman gatazkatsu horrentzako irtenbiderik, ezpada bakea sinatuz ordu arte gerra baino izan ez den bizitzarekin. Izan ere, onenean ere, iragan petralak markatutako arrastoan zeuden hirurak saretuta. Eta iragana nota atsekabez idatzitako pentagrama da, musika frenetikoa, gogorra, pausarik gabea. Istripuan hildako gurasoek utzitako bakardade sakonetik, edo guraso bananduek zabaldutako zulo hondogabetik datorren melodia lazgarria eta minbera da. Psikoanalisian bezala, roman familiarra ari da baldintzatzen gure oraina, patroi zaharrek jarraitzen dute agintzen gure bizitzetan, eta soilik haiekin bakeak eginez konkistatuko dugu geure bizitzaren kontrola, amaren eta putaren arteko pultsioa leunduz, samurtasuna eta haragia adiskidetuz. Azken batean, geure buruarekin batera, bizitza ere maitatzen ikasiz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrien, Nerea
Argitaratua: Donostia : Erein, 2017
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narratiba (Erein) ; 107
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Loturak: Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan

Internet

Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ARR hir Eskuragarri  Eskatu EK20030106
Narratiba (Helduentzat) N ARR hir Eskuragarri  Eskatu IRALE18010319