Ikastetxeetan eskola jazarpena kasuetan jarduteko gida 2015 [Interneteko balibidea]

Ikastetxeetako jazarpenaren gaia, indarkeriazko jarrera bat den heinean, ez da arazo isolatua eta zehatza; aitzitik, egiturazko erro sakonak dauzka, eta, beraz, ikastetxeetako indarkeriari aurre egiteko, hezkuntza-komunitate osoak ahaleginak egin behar ditu. Ikastetxeek konpromiso berezia izan behar dute mota guztietako indarkeriaren aurka borroka egiteko; indarkeriazko ekintzen prebentzioa sustatu behar da, bai eta faktore positiboak edo prebentziozkoak ere, eta murriztu edo indargabetu egin behar dira faktore negatiboak. Jazarpena gertatzen bada, esku hartu beharko dute beti; ez dute utziko denbora pasatzen, jazarpen hori zigorrik gabe gera ez dadin. Halaber, proposatu beharko dute zer birsortze-eredu aplikatuko den jazarpenaren bidez hondatutako harremanak konpontzeko; horrek, biktimei ez ezik, jokabidea eragin dutenei eta ikusleei ere kalte egiten baitie.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskadi (Autonomia Erkidegoa) . Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Formatua: Baliabide elektronikoa
Argitaratua: , 2015
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Materialaren kokapena Sailaren webgunean
Joan material honetara