Azala
Liburua Eskuragarri

Arianaren haria : edo testuaren gramatikak ama-hizkuntzan nahiz hizkuntza arrotzen pentsatutakoaren antolamendu eta adierazpenaren gida gisa / Michael Zock ; [itzultzailea, Boni Urkizu]

Gaurko gizakiaren arrakasta, bakarkakoa nahiz taldekakoa, bi baldintza hauen pean dago: 1)arazoei irtenbide emateko informazioak tratatzen jakitea, 2)informazio horiek igortzen jakitea, hau da, irtenbideak eta horietara iristeko erabili diren metodoak komunikatzea. Kuestioa jakitearen transferta denean edo norberaren ikuspegiak defendatzea, adierazpidea jeneralean hitza izaten da, zehazkiago esateko, testua. Beraz, ez da aski ideien jabe izatea; horiek adierazten jakin behar da. Denok dugu ama-hizkuntza bat, baina denek ez dakite derrigor komunikatzen. Zailtasunak ikasleen eskola-lanetan bezala ageri dira espezialisten berbaldietan ere. Batzuk ez dira berbaldi koherenterik moldatzeko gauza, beste batzuek nahikoa lan izaten dute gauzak hitz argi eta sinplez adierazten. Egiatan, ez batzuek eta ez besteek dakite beren baitatik atera eta hartzailearen lekuan jartzen. Hitza hiztunarena da, baina baita hartzailearena ere. Komunikazioa, izatekotan, igorpena eta harrera dauden neurrian izango da. Azken urteotan emaitza politak eskuratu <lira alor askotan: Hizkuntzalaritzan, Adimen Artifizialean, Ezagupenaren Psikologian. Lan horiek, produktuak (testuak) ez ezik horietara iristeko prozesuak ere ukitzen dituzte -eta jokaera hau berria da. Lan horiek interes handikoak <lira, bai teoriaren baita praktikaren aldetik ere. Emaitza horiek, bestalde, laborategitik eta argia ikusi duten lekuetatik atera eta talde zabalago bati ezagutzera ematea merezi dute. Guk hizkuntz irakasleak eta...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Zock, Michael
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Urkizu, Boni 1936-2013
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 1992
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 31
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea