Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntza bizitzatik ikasi : (hizkuntza ikasgelaz kanpo norbereganatzeko eta kulturaz jabetzeko iharduerak) / Michael Jerald, Raymond C. Clark ; [itzultzailea, Iñaki Iñurrieta]

Liburu hau teknika-bilduma bat da, ikasleei hizkuntza ikasgelan era kontrolatuz eta seguruz lantzearen eta kanpoko mundu errealean erabiltzearen arteko zuloa betetzen lagundu nahi dien bilduma, hain zuzen. Tradizionalki, irakaslearen egitekoa ikasgelaren atean amaitu ohi da, hainbat astetan ariketak, drillak, rol-jokoak eta elkarrizketak egiten jardun ondoren. Hortik aurrera, ikasleei beren kasa moldatzen uzten zaie ikaskuntzaren azken urratsa emateko, hizkuntza modu kultural eta sozial onargarrietan erabiltzeko, alegia. Teknika hauek bide bat eskaintzen dute irakasleak ikaskuntza prozesuan hasieratik bururaino parte har dezan. Jatorriz Estatu Batuetan ari diren ESL (English as a Second Language gisa) ikasleentzat idatziak badira ere, teknika hauek, irakasleak lan pixka bat eginez gero, erraz molda daitezke ingelesa hitz egiten den beste herrialde batzuetan erabiltzeko. Arrazoi berberagatik, erabil daitezke beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren herrialdeetan hizkuntza horiek irakasteko ere, hala nola frantsesa Frantzian bigarren hizkuntza gisa irakasteko. Honez gainera, irakaslearen aldetiko Jan eta sormen pixka batez, tekniken atzean datzan oinarrizko ideia hizkuntza jakin batzuk erabiltzen ez diren lekuetan irakasteko egoki daiteke, hala nola alemana EEBBetan. «Errepideetan zehar» adibidez, Peace Corpseko ikastarogileek erabili zuten lehenik, Vermont-en Farsi hizkuntza ikasterakoan. Esperientziazko teknikak deitzen diegu, zeren eta ikaskuntza ikasleen kanpo-esperientzi...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Jerald, Michael
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Iñurrieta, Iñaki ; Clark, Raymond C
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 1990
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 27
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak