Azala
Baliabide elektronikoa

Irakasleen konpetentzia digitala : IKT Taldea [Interneteko baliabidea]

DIGCOMP markoaren arabera, konpetentzia digitala bost arloetan egituratzen da (Informazioa, Komunikazioa, Edukiak sortzea, Segurtasuna, Arazoak ebaztea), guztira hogeita bat azpikonpetentzia biltzen dituelarik: bere ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak zehaztuz. Ildo horretatik Eusko Jaurlaritzak ere abian jarri du IKANOS3 proiektua. Berorren xedea, Euskal Autonomiako herritarrei konpetentzia digitalen ahalduntze prozesuan laguntzea da eta esparru profesional guztietan langileak prestatzeko estrategiak ematea. Hala, irakasleoi ere antzeko estrategiak eskaintzea hobetsi dugu formazio ekimen honetan, esatebaterako: “autoebaluazio” baten bitartez, irakasle bakoitzak edota klaustro osoak konpetentzia digitaletan dituzten hutsuneak antzeman ditzakete, ondoren, Berritzegunearekin batera formazio ekintzak antolatu ahal izateko.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Berritzegune Nagusia
Argitaratua: Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Hizkuntza eta Ikerketa Saila , 2015
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Joan material honetara
Materialaren kokalekua Sailaren webgunean
"Mapak" eskuratu