Azala
Liburua

Gero : euskara xumean

Maiz aipatua eta laudatua ohi den arren, gutxi dira oraindik Axularren Gero liburua irakurtzera ausartzen direnak, handiak baitira hura begietaratzeko eragozpenak, eta are handiagoak, nonbait, egungo irakurlearen errealitatetik atzemandako urruntasun tematiko, kronologiko eta linguistikoak. Agerikoa zen, beraz, irakurbideak erraztu behar zitzaizkiola Gerori irakurleengana iritsiko bazen, hau da, ohi baino soineko erakargarriagoan bildua eta egungo euskara hedatuenetik hurbil paratua kaleratu behar zela ezinbestean. Betiere Axularren mintzairaren sena gordez, bada, hamaika puntada berri eman izan zaizkio liburuari: euskara estandarrera ekarri dira haren ortografia eta lexiko gehiena; aditz batua erabili da bertsio berrian; neutralizatu egin dira euskara hedatuenean erabiltzen ez diren moldeak; jatorrizko puntuatze-sistema ere egokitu da ahal izan denetan; testua arinago eta mamia ageriago aterako zirelakoan, aipuak-eta solas-ereduen arabera taxutu dira; zuzendu eta eguneratu egin dira hainbat eta hainbat aipuren erreferentziak, etab. Irakurleak berak egiaztatu beharko du orain zenbateraino duen baliagarri Geron barneratzeko eskaintzen zaion gonbit berria.

Zerrenda:
Egile nagusia: Axular, Pedro (1556-1664)
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Salaberri Muñoa, Patxi
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2017
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 27-4 AXU ger Eskuragarri  Eskatu EK18020156
Monografia 27-4 AXU ger Eskuragarri  Eskatu EK18010302
Monografia 27-4 AXU ger Eskuragarri  Eskatu IRALE18010027