Azala
Liburua Eskuragarri

Argia sortzen den izartegia / Juan Ramon Madariaga

iburu honetan poetak leku asko bisitatu ditu argiaren bila, batzuetan, bere buruaren bila edo maite duenaren bila, besteetan. Hiru zatitan banatzen da liburua. Lehen zatia: "Ate zuriak eta zilarra". Heriotzaz eta bizitzaz mintzo da poeta, argiaren mantsotasun edo lasaitasun pean egindako poema hauetan. Bigarren zatia: "Hemisferioak". Argitasun fisikoa eta geografikoa da, Patagoniako eta Txile aldeko argiak liluratuta idatzitakoak. Eta hirugarren zatia: "Ezpainetako ispiluak". Amodioaz mintzo da Madariaga. Zati honetan argia ez da zuzena, islak eta distirak dira nagusi. Hiruretan doinu bera antzematen da: itzaletik argira joan nahi duen izakiaren gogoa, eta horretan pasako hegaztia bezalakoa da. Izan ere, naturak ere garrantzi handia du liburuan. Poetaren begi ibiltariak naturaren beraren izateaz itsutu balira bezala.

Zerrenda:
Egile nagusia: Madariaga Abaitua, Juan Ramon
Argitaratua: Irun : Alberdania , L.G. 1996
Bilduma: Poesia (Alberdania) ; 5
Generoa / Forma Poesia
Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P MAD arg Eskuragarri  Eskatu EK20110371
Poesia (Helduentzat) P MAD arg Eskuragarri  Eskatu EK17110377