Azala
Liburua Eskuragarri

Munduko euskal historia / Mark Kurlansky

Munduko Euskal Historia aintzinako herri ezkutu baten kontakizun argigarria da. Bere jatorri gorabehera eta biztanle gutxi duen arren, Euskal Herriak munduarekiko - Eta bereziki Europarekiko- eragina sakona izan du azken bi mila urtetan zehar. Lurralde berriren jabe ez badira ere, bere adoretsu defenditu izan dute euskaldunek, zeltak eta bisigodoak izan; Napoleon eta Franco izan, mota guztietako inbaditzaileen kontra etengabe borrokatuz. Ohituren atxekimendua ikuspegi unibertsalarekin batera elkartu izan dute beti: bai lege kodea bai janaria prestatzeko era bai literatura bai eta janzkera ere berezkoak lagun, beldurrik gabe munduaren aitzindariak izate ahalegindu dira. Hala nola, balea eta bakailao arrantzetan lehenak izan ziren, bai eta Amerika, Afrika eta Asia zapaltzeko orduan ere. Eta kapitalismoa asmo jaio berria baino ez zenean kapitalistak dei zitzaiekeen. Beren eragina maila guztietan nabaria da, erlijiotik - Ignazio Loiolatarrak jesusen Lagundia sortu zuen- merkataritza eta kiroletaraino doalarik.Bere euskaldunekiko grinak bultzatuta, Mark Kurlanskyren begirada zehatz zorrotzak fresko handi bat irudikatu du, non giza-pasadizoak herri honen ekonomia, historia, literatura eta janaria prestatzeko erarekin harremanatzen diren: eta, bidenabar, bere egungo kultura berpizkundearen oinarriak azaltzen dituena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Kurlansky, Mark
Argitaratua: Errenteria : El Gallo de Oro , L.G. 2016
Bilduma: Gallo Negro ; 3
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak