Timoteo Atutxa Petralanda (1894-1937) : idatziak eta gutunak / Oiane Valero, Txema Uriarte
Timoteo Atutxa Petralanda igorreztarrak Juliana Solatxi emazteari, bere familiari eta hainbat lagunei Larrinagako kartzelan idatzitako hogeita bederatzi gutunak jaso ditugu. Afusilatu aurreko denborakoak dira, eta senitartekoek minez gorde dituzte gaur egun arte. XX. mendearen hasieran, Timoteok, beste arratiar askok bezala, ogibidea ez ezik, ideologia politiko berria ere bilatu zituen Bilbo aldean, Sabino Aranaren alderdi abertzalea hain zuzen ere. Timoteo Atutxaren protagonismoa kontutan izanik jeltzaleen ekimenetan (baserritar gehienen aldeko alternatibekin, euskara eta euskal kulturaren aldeko biltzadarekin, eta Igorreko hauteskunde guztiak irabaziz, Francoren altxamenduaren ostean, mobilizazio, defentsa eta ebakuazioa antolaketarekin), 1936ko gerratik irabazle atera zirenek 1937ko urriaren 29an hil zuten: ez zioten barkatu Timoteori. Hurrengo urteetan, bestalde, frankisten errepresioa sufrituko zuten Juliana alargunak eta utzitako sei seme-alaba gazteek.
Zerrenda: