Azala
Liburua Eskuragarri

Euskararen aztarnak Sardinian / Juan Martin Elexpuru

Euskara eta Sardinia hitzak elkarren ondoan ikusteak harridura sortuko dio bati baino gehiagori. Euskara eta paleosardiniera (erromatarrek isla konkistatu baino lehen Sardinian egiten zen hizkuntza) senide hurbilak izan daitezkeela da liburu honetan jorratzen den hipotesia. Ez da kontu berria. Vittorio Bertoldi hizkuntzalariak hainbat bat-etortze ikusi zituen duela ia ehun urte euskararen eta islako erromantzearen artean. Gerora hainbat izan dira gai honetan begiak jarri dituzten ikerleak. Dena dela, hil berria zaigun Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalari katalanak ekarri zuen iraultza: urtetako ikerketen ondorioz, toponimiari garrantzi handia emanda, oinarri sendoak jarri zizkion aipaturiko hipotesiari.Liburu honetan sakondu eta zabaldu egiten da bide hori. Lehen parteak testuinguruan kokatu nahi du irakurlea. Bigarrenak, gorosti/golosti bezalako kointzidentzia lexikalak aztertu ondoren, toponimiari begiratzen dio, eta ia bost mila sarrerako korpus batean oinarrituta, islako geografian aurkitzen diren leku-izenak aztertzen ditu, etimologiari, dentsitateari eta abarri erreparatuz, harri eta zur utziko gaituzten mapez eta argazkiz lagunduta.

Zerrenda:
Egile nagusia: Elexpuru, Juan Martin
Argitaratua: Arre : Pamiela, 2017
Bilduma: Saio eta testigantza (Pamiela) ; 190
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Euskal Literatura idatzia [R600] 811.361'362 ELE eus Eskuragarri  Eskatu IRALE17090147
Monografia 811.361'362 ELE eus Eskuragarri  Eskatu EK17090145