%0 eBook %E Olaso Bengoa, Xabier %E Soto, Anuska %E Ruiz, Veronica %I www.irale.hezkuntza.net %D 2017 %C Gasteiz %B IRALE (2016-2017 ikasturtea) %B R300 %T Irakurzaletasuna sustatzeko jarduera-bilduma / Anuska Soto, Veronica Ruiz, Xabier Olaso %U https://eima.orex.es/cgi-bin/koha/opac-retrieve-file.pl?id=5f0a37c6afd4262d9ba1aaa1606b6945 %X Gauza jakina da irakurketa dela jakintza transmititzeko bitartekorik eraginkorrenetakoa. Hartara, nola irakurketaz egokiro jabetzea, hala liburuekin zaletzea, behineko helburuak izan beharko lirateke irakaskuntzan. Orobat, ikasi-irakatsi binomio ezagun horretan autonomiarako bidea ematen duen ezinbesteko elementua ere bada. Ondorioz, guztion egitekoa da ikasleengan zaletasun hori sustatzea eta liburuekiko harremana sendotzea. Ideia horren haritik ekin genion guk honako jarduera-bildumatxo hau egiteari, irakurzaletasuna sustatzearen garrantziaz ohartuta. Gordailu honetan bildutakoak irakasleok erabili ohi ditugun jarduerak dira. Jasorik ditugu dagoeneko, eta orain denon esku jarri nahi ditugu, nork besteena ezagutu, eta, era berean, erabiliak izan daitezen.