Azala
Liburua Eskuragarri

Literatura eta harrikoa : hamaika pauso hitzen urmaeletik bizitzaren harraskara / Inma Errea

Ángeles Mastrettak esana, Eguneroko gerrari buruzko iruzkinak artikuluan: «Zer iritziko lioke Shakespearek, jakingo balu bere antzerki-lanak pelikulak bilakatu direla, non elkarrizketak hogeigarren mendearen hondarreko nerabeek errepikatzen baitituzte, harendako ezezagun zen Mexiko izeneko herri batean? Ez dakit. Pozten nau galdera hau elkarrizketa egileei otu ez izanak, ezen horiek ia beti baitabiltza ezein gauzatarako arraposturik duzula tematurik. Ez bazaie bururatu, izanen da femeninoarekin eta literaturarekin zuzeneko loturarik ez duelako, ezen, halakorik izanez gero, itaunen baitzidan inork. Eta nik, espero izateko ez den haloko galdera baten aurrean, literatura femeninoari buruzko itaunen aitzinean baino egonezin leunagoa jasanen nukeen, etc, seguruenik, asperdura txipiago». Joseba Sarrionandiak idatzia du, Irakurraldiak pasartean, liburuak aldakorrak direla, hots, denborarekin eta irakurleekin aldatzen direla. Eta ondokoa ere: «ldazten dudalarik, idatzi egiten naiz. Irakurtzen duzularik, irakurri egiten zara». Literatura -liburuak-, emakumeak eta gizonak. Eta, horien guztien arteko harreman korapilatsu eta aldakorrak. Halakoen zipriztinez dago osaturik liburu hau, besteak beste.

Zerrenda:
Egile nagusia: Errea, Inma
Argitaratua: Iruñea : Pamiela, 2003
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Upaingoa (Pamiela) ; 4
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S ERR lit Eskuragarri  Maileguan eskatu 1008105