Azala
Liburua Eskuragarri

Uztapide bat-batean . Antologia

Aurten, 2009an, dira ehun urte Uztapide jaio zela. Medeurren hori dela-eta, Auspoaren atea jo ziguten iaz Zestoako Uztapide Gogoan bertsozale-elkartekoek, milaka bertso eskuetan zituztela: ea liburu bat plazaratuko ote genuen Manuel herritarraren bertso onekin-edo. Ez zen haserre Antonio Zavala. Talde-lana izan da ondorengoa ere: bertso esanguratsuenak aukeratu, beste bertso batzuez osatu, dena egituratu, transkripzioa bateratu, eta iruzkin eta azalpen egokiz hornitu. Emaitza ez da soilik Uztapideren bat-bateko bertsoen bilduma. Horiekin batera dugu, era berean hainbat eta hainbat bertso-lagunen jarduna ere, Euskal Herriko hainbat auzo eta herritan gauzatua, batik bat 1960tik 1972ra bitartean. Antologia polita osatu dugulakoan gaude. Nahiz eta ez den erabatekoa, beteago baten oinarri egokia izan daiteke. Gainera, CD batean bildu ditugu zenbait bertso-saio esanguratsu; merezi dute-eta.

Zerrenda:
Egile nagusia: Uztapide (1909-1983)
Beste egile batzuk: Iriondo, Joxemari ; Alday Eizaguirre, Nicolás ; Esnal, Pello ; Mujika, Patxi ; Zavala, Antonio (1928-2009) ; Ibarguren, Martin
Argitaratua: Donostia : Auspoa, L.G. 2009
Bilduma: Auspoa liburutegia ; 313
Gaia
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P UZT uzt Eskuragarri  Eskatu EK17080184