1512 Nafarroaren konkista = la conquista de Navarra. Hau da ezkutatu zaigun historia = La historia que nos han ocultado [DVD Bideoa]

“Nafarroa miragarri izanen da munduarentzat” idatzi zuen Shakespearek Love´s labour´s lost lanean (1594), bere lehen komedietako bat da, gure herrian garatu zen poesia eta parodia dibertigarria.Nafarroak ospe handia zuen garai hartan. Errege-etxeetatik hona etortzen ziren ezkontzera, hitzarmen eta itunak moldatzera, tradizio handiko erresuma baitzen. Indarkeriaz gailentzen ziren gobernuen gainetik zegoen herritarren nahia eta borondatea. Adierazpen askatasuna zuen; errefuxiatuentzat aterpetxe zen; beste kulturekin (arabiarrak, juduak...) tolerantea zen; Europako erresuma zaharrenetako bat zen, historia luzekoa, gorte jantzia zuen, aurreratua, eta txikia izan arren (edo hargatik hain justu) aberatsa zen, estatu handi eta xahutzaileak ez bezala. Nafarroa eredu zen bere garaian.Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen su eta gar. Bulda faltsu eta iruzurrekin. 1512.a gorrotoaren eta legez kontrako biolentziaren data historikoa da, eta baita eguzkia sartzen ez zen inperio genozida baten hastapena ere.Gu ginen zibilizazioa feudalismo basatiaren aitzinean. Hau da ezkutatu zaigun historia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Marcilla, Rubén
Erakunde egilea: Irati Antzerki Taldea
Beste egile batzuk: Aoiz, Floren ; Rekalde, Anjel ; Juanito "el Malo" ; Sorauren, Mikel ; Esarte Muniain, Pedro
Formatua: Bideoa
Argitaratua: Iruña : Nabarralde , L.G. 2009
Gaia
Generoa / Forma Zinema dokumentala
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak 94(460.16) MAR mil Eskuragarri  Eskatu EK17080177