%0 Electronic %E Gereka, Josune %E Lekuona, Iñaki %E Iturburu, Ander %E Kortadi, Edorta %E Herreras Moratinos, Beatriz %E Fano, Dani %E Garmendia, Xalbador (1932-2018) %E Goikoetxea, Arkaitz %E Martin, Ana %I : Ikastolen Elkartea %D 2004 %C Donostia %B Euskal ondare arkitektonikoa (Ikastolen Elkartea) %@ 84-7703-568-7 %T Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondare arkitektonikoa : zibila / [zuzendaritza orokorra, Iñaki Lekuona ; zuzendaritza teknikoa, Josune Gereka, Ander Iturburu ; datu-basea eta ibilbidearen jokoaren aholkularitza, Edorta Kortadi, Beatriz Herreras ; jokoaren diseinua eta gidoia, Dani Fano ; itzulpenaren eta hizkuntzaren egokitzaileak, Xalbador Garmendia, Arkaitz Goikoetxea, Ana Martin] %X CD-ROMaren edukiaren oinarria Kultura Sailak gure ondare arkitektonikoari buruz egin duen ahalegin handia izan da. Ikastolen Elkarteak ondarearen hedapenera zuzendutako estrategia bat azaldu eta proposatu du, teknologia berrien garapena erabiliz, gazteek gure kultur ondare historikoa ezagut dezaten. Horrez gain, edukiak, formak eta lengoaia aztertu, laburbildu eta egokitu ditu, arkitekturan profesionala ez den jendearentzat. Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ondare historikoa jasotzen du proiektu honek. Hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kultur ondasunak aurkezten ditugu. Proiektuak DBHn eta DBHO etapan ere eduki lezake aplikagarritasuna. Halaber, gazteak biltzen diren inguruetan eta kultur elkarteetan. Atal honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako arkitektura zibila landuko da zabal, zehatz eta era didaktikoan. Horretarako hiru atal landu dira: datu-basea, 230 fitxa eta gaiaren arloko hiztegia jasotzen dira, baserri, jauregi, udaletxe eta abarren kontsulta iturria; mapa, bisiten ibilbidea antolatzen erraztuko du; eta azkenik, abentura jokoa, irudiz eta animazioz hornitutako estrategia edo abentura jokoa, gidoi erakargarri batean oinarrituz elementu arkitektoniko garrantzitsu batzuen ezaugarriak modu ludikoan ikasteko. Horrez gain, gida teknikoa ere badakar.