Azala
Baliabide elektronikoa Eskuragarri

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondare arkitektonikoa : industria eta azpiegiturak

CD-ROMaren edukiaren oinarria Kultura Sailak gure ondare arkitektonikoari buruz egin duen ahalegin handia izan da. Ikastolen Elkarteak ondarearen hedapenera zuzendutako estrategia bat azaldu eta proposatu du, teknologia berrien garapena erabiliz, gazteek gure kultur ondare historikoa ezagut dezaten. Horrez gain, edukiak, formak eta lengoaia aztertu, laburbildu eta egokitu ditu, arkitekturan profesionala ez den jendearentzat. Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ondare historikoa jasotzen du proiektu honek. Hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kultur ondasunak aurkezten ditugu. Proiektuak DBHn eta DBHO etapan ere eduki lezake aplikagarritasuna. Halaber, gazteak biltzen diren inguruetan eta kultur elkarteetan. Atal honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industriaren eta azpiegituren ondare arkitektonikoa landuko da zabal, zehatz eta era didaktikoan. Horretarako hiru atal landu dira: datu-basea, 249 fitxa eta gaiaren arloko hiztegia jasotzen dira, trenbide, errota, burdinola eta abarren kontsulta iturria; mapa, bisiten ibilbidea antolatzen erraztuko du; eta azkenik, abentura jokoa, irudiz eta animazioz hornitutako estrategia edo abentura jokoa, gidoi erakargarri batean oinarrituz elementu arkitektoniko garrantzitsu batzuen ezaugarriak modu ludikoan ikasteko. Horrez gain, gida teknikoa ere badakar.

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea ; Euskadi. Kultura Saila
Beste egile batzuk: Lekuona, Iñaki ; Gereka, Josune ; Iturburu, Ander ; Kortadi, Edorta ; Herreras Moratinos, Beatriz ; Fano, Dani ; Garmendia, Xalbador (1932-2018) ; Martin, Ana
Argitaratua: Donostia : Ikastolen Elkartea, L.G. 2003
Bilduma: Euskal ondare arkitektonikoa (Ikastolen Elkartea) ; 2
Gaia
Generoa / Forma Erreferentzia-materialak
EIMAk onetsitako materialak
Adina / Maila: DBH
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentziazko baliabide elektronikoak 72(460.15) LEK ara Eskuragarri  Eskatu EK21020105
Erreferentziazko baliabide elektronikoak 72(460.15) LEK ara Eskuragarri  Eskatu 1008068