Azala
Liburua Eskuragarri

Ez da erraza, katagorri / Elisa Ramon ; [irudiak] Rosa Osuna ; [euskarazko bertsioarena, Koldo Izagirre]

Album honetan heriotzarekin egingo dugu topo. Ama hil eta gero oso maitekiro kontatzen da katagorri-kumearen sufrimendua. Alde batetik, buruan bueltaka dabiltzan sentimendu kontrajarriak (bakardadea, haserrea amaren faltagatik, etab.) eta, bestetik, aitaren ahaleginak semeari laguntzeko. Hontza ere –basoko laguna– saiatuko da katagorriari babesa ematen, baina paisaiak eta inguruan duen guztiak amaren gogoa ekartzen diote. Gaia ulertzeko zaila izan arren, oso modu gozoan eta sinesgarrian dago islatuta. Berehala antzematen dugu protagonistaren tristura eta aitaren azalpen guztien aurrean bere ulertezintasuna. Aitaren egitekoa ere bikain agertzen zaigu: ondoan dago eta aldi berean errespetatzen du katagorriak bakarrik egoteko duen desioa. Izan ere, gertaera ulertu arte ez baitu ez jolasteko ez jateko gogorik. Amaieran, gaia hobeto antzematen duenean, katagorriak berak aitaren presentzia eskatuko du, sentitzen duena konpartitu behar duelako. Oso lagungarria gerta dakioke gertukoren baten heriotza izan duenari; eta heldu batek haur txikiei kontatzeko ere, oso aproposa da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ramón, Elisa
Beste egile batzuk: Osuna, Rosa ; Izagirre, Koldo
Argitaratua: Pontevedra : Kalandraka, 2003
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus-entzunezko egokitzapena
Adina / Maila: 4 urtetik aurrera (urdina)

Internet


Argitaletxearen webgunea

Ikus-entzunezko egokitzapena
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI RAM ezd Eskuragarri  Eskatu IRALE17080097
Album ilustratuak AI RAM ezd Eskuragarri  Eskatu 1007444