Erotik / Antton Kazabon ; [marrazkiak, Jokin Mitxelena]
Hamabi ipuintxoren bidez, egileak sexuaren inguruko pasarteak kontatzen omen dizkigu. Zein jarreratan egin maitasuna, kanpaia jotzea, zein lekutan jo larrua, sexu berdinen arteko harremanak, sexu-organuen tamaina, ahozko sexua... Azken batean, sexu-irudi ezberdinez jositako ipuin bilduma dugu. Eta zergaitik «omen» letra etzandaz idatzita? Hori da lehenengo ipuina irakurritakoan, zeuok ulertuko duzuen asuntoa. Aurkibideko izenburu guztiei begirada bat eman ondoren, edonork pentsa lezake istorio pornografiko edo, behintzat, erotikoek osatutako liburua dela. Liburu barnean ikusiz gero ere, agertzen diren marrazkiek gauza bera adierazten digute: sexua gora eta sexua behera. Ez da horrela gertatzen, ordea: Antton Kazabonek horrela pentsarazten digu, horrela interpretarazten digu. Baina errealitatea bestelakoa da. Ipuin gehienetako orrialde bat eta erdi baten zehar zalantzarik gabe hartzen dugun bidea sexu-irudiena da; ostera, bukaerek argitzen digute ekintza arruntetan oinarrituak direla istoriotxoak.
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | |
Argitaratua: |
Bilbo
: Aizkorri,
2008
|
Edizioa: | 2. argit. |
Bilduma: |
Topaleku (Aizkorri)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Haur eta Gazteentzako Literatura
|
Adina / Maila: |
12 urtetik aurrera (horia) |