Azala
Liburua Eskuragarri

Kroa-kroa! Kroaziako printzesa / Txabi Arnal Gil ; Ainhoa Redondoren marrazkiak

Marilin lamia ezatsegina haserre zegoen. Bere lorategiko loreei kiratsa zerien. Txapla igel bihurria saltoka eta barrezka agertu zen. Lorategiko bazterrak miatzen zebilen. Inguruan inor ez zegoela ziurtatu nahi zuen. Eta bakar bakarrik zegoela sinetsita egon zenean, txizaz ureztatu zuen lamiaren arrosa landarerik ederrena. "Harrapatu zaitut, igel higuingarri hori. Beraz, zu zara nire loreen usain goxoa kutsatzen duena", sutan agertu zen Marilin. "Zureak egin du!" Eta jarraian, bere makilatxo magikoa amorruaz astinduz, hitz magikoak esan zituen: "GUAIMOLAMOLA!!". Amen batean, Txapla igela printze ederra bilakatuta zegoen. Urmaela utzi behar izan zuen jauregi handi batean bizitzeko. Gauzak horrela, ondasunez inguraturik bizi bazen ere, Txapla printzea ez zen batere zoriontsua...

Zerrenda:
Egile nagusia: Arnal Gil, Txabi
Egilea(k): Redondo, Ainhoa
Argitaratua: Bilbao : Desclée de Brouwer, L.G. 2003
Bilduma: Ipotxak eta erraldoiak. Sail laranja (Desclée De Brouwer)
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (gorria)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N ARN kro Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20030127