Azala
Liburua Eskuragarri

Euli fiririren festa / Errusiako herri ipuinean oinarritua, Eva Mejutok egokitua ; Sergio Morak marraztua ; [euskarazko bertsioarena, Koldo Izagirre]

Euli firiri nekatu egin zen, nora ezean baitzebilen burrunban, eta etxe bat eraiki zuen basoko beste biztanle batzuk hartu ahal izateko. Masusta-tarta egin zuen, eta zazpi aulki eta zazpi plater jarri. Eta tartaren usaina adituta, animaliak agertzen joan ziren: txikiena, baina baita handiena ere: zazpi animalia xelebre. «Euli fiririren festa» Aleksandr Afanásievek berreskuratutako ipuin errusiar baten egokitzapena da. Protagonistek jolas atsegin batean sartzen dituzte irakurleak zenbaki, tamaina, errima, errepikapen eta erritmoei esker, horiek baitira ahozko tradizioaren osagaietako batzuk. Kolore bizi-bizi “ia fluoreszenteez” baliatuz, Sergio Morak kreatura xelebreak sortzen ditu, transgresioa, umorea eta adierazgarritasuna dituztenak ezaugarri. Metaketa-ipuina da, jolas fonetikorako gonbita ere badena; irakurtzeko eta kontatzeko ipuina da, orrialdeak pasa ahala indarra irabaziz doana bukaera txundigarrira arte.

Zerrenda:
Egile nagusia: Mejuto, Eva
Beste egile batzuk: Mora, Sergio ; Izagirre, Koldo
Argitaratua: Pontevedra : Arre : Kalandraka : Pamiela, 2020
Edizioa: 2. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 5 urtetik aurrera (urdina)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI MEJ eul Mailegatua EK22010135
Album ilustratuak AI MEJ eul Eskuragarri  Eskatu EK20030014