Bilboko Mikelontxo [Interneteko baliabidea]

Hamabi kapituluko istorio xume bat asmatu dugu Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzat: istorio-misterio-mistorio-hiztorioa, bizia eta alaia. Erdi Aroko bilbotar bat da protagonista —Mikelontxo—, eta bilbotarkadak eta bilbotarkeriak egiten ipini dugu. Bide batez, pertsonaia ospetsu batzuk ezagutarazi nahi dizkiegu gaztetxoei; esate baterako, Kristobal Kolon, Leonardo Da Vinci, Juan Sebastian Elkano… Mikelontxoren abenturak eta kalenturak kontatuta, hauxe nahi dugu: ikasleek irakurmenaz gozatzea, historiako zenbait gertaera ikastea eta hizkuntza-gaitasuna hobetzea. Fikzioa eta errealitatea nahastuta, jakin-mina piztu nahi diegu, eta, ipuin barruko hariei tiraka, jakin-min hori asetzen lagundu. Horrexetarako egin dugu ipuinaren atzealdeko “(H)ari eta (h)ari” atala.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gallastegi, Jon
Egile korporatiboa: IRALE (2016-2017 ikasturtea) ; R-400
Beste egile batzuk: Ogando, Naroa
Formatua: Baliabide elektronikoa
Argitaratua: Bilbo (Artazugoikoa) : www.irale.hezkuntza.net , 2017
Gaia
Generoa / Forma IRALEko materialak
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Adina / Maila: LMH, 5. eta 6. mailak

Internet

Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Lehen Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA Eskuragarri  Eskatu EK17051033