Azala
Liburua Eskuragarri

Pilula urdinak / Frederik Peeters ; [itzulpena frantsesetik, Bego Montorio]

Umorezko ukitu freskoak eta bere buruarekiko batere konplazentziarik agertzen ez duen zintzotasuna baliatzen ditu Frederik Peetersek kontakizun honetan; itxura xume batez eta buruargitasun erabatekoaz, gai unibertsalak jorratzen ditu: maitasuna, heriotza... Komikia sortu eta hamahiru urtera, zortzi orrialde berri gehitu ditu Peetersek, Pilula urdinak-eko protagonistak gaur egun non diren azaltzeko, eta bi orriko post scriptum bat ere badu edizio berritu honek, paperean inoiz argitaratu gabea. Obra sortu zuelarik, Peetersek garatuta zuen jada trebetasun grafikoa eta kontatzeko gaitasun bikaina, eta Catirekin bizi duen istoriaz hitz egiten du albumean, euren harremana baldintzatuko duen GIBaz eta gainditu beharko dituzten emozio kontraesankorrez: gupida, errukia, pena, erru sentimentua edo maitasun aratz eta aldagaitza? Freskotasuna eta baikortasuna nagusitzen zaizkio ilunari eta fatalismoari, eta gaisotasunaren egunerokoari hurbiltzeko aukera ematen du batere sentzasionalismo edo biktimismo aztarnarik gabe; harrigarria da, bestalde, 27 urteko egile gazteak adin hori zuen Frederik Peetersek komikia egin zuenean agertzen duen heldutasuna

Zerrenda:
Egile nagusia: Peeters, Frederik
Egilea(k): Montorio, Bego
Argitaratua: [Bilbo] : Astiberri, L.G. 2016
Generoa / Forma: Komikiak
Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K PEE pil Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17090113
Komikia K PEE pil Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17050836