Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Askotariko gozoki, litxarreria eta konfiteak [Interneteko baliabidea] / Maite Muñoz Arrieta

Hemen aurkituko duzuna, irakurle, gozokiak, konfiteak eta litxarreriak egiteko lan laburra da. Han eta hemen dagoen informazio apurra bildu, eta modu egokienean ikasleen eta irakasleen eskura jartzea du helburu. Erdi mailako Okintza eta Gozogintzako moduluko ikasleentzat dago bereziki prestatua, baina edozeinek ulertzeko eta erabiltzeko moduan antolatu da lana. Euskara zuzen, jator eta txukuna erabiltzen saiatu gara, ikasgaiaz gozatzeko, edukietan sakontzeko eta nork bere burua janzteko baliagarria izan dadin batetik, eta, bestetik, ikasgaiaren inguruko euskarazko apunteen falta betetzeko. Konfiteak eta askotariko espezialitateak lanbide-moduluko 4. unitate didaktikoari dagokio. Bertan, lehendabizi, gozoki, konfite eta litxarrerien jatorria zein izan den jaso da sarrera modura. Jarraian, definizioak eta osagaiak aztertu dira, hala nola nahaste motak nola egin, nola aromatizatu, nola koloreztatu eta prozesuaren atalak nolakoak diren. Amaitzeko, ezaugarri fisiko eta organoleptiko egokiak lortzeko eta akatsak saihesteko neurriak zein diren jasotzen da. Lanketa-prozesu xehe eta konplexua eskatzen dute konfiteen, gozokien eta litxarrerien artisau-ekoizpenek. Hainbat kanpo-ezaugarri kontuan hartu behar izaten da, tokiaren arabera aldatzen direnak: klimatologia (hezetasuna, tenperatura...), tresneria berezia, prozesu fisiko-kimikoak... Gainera, esan beharra dago orain gutxira arte ikertu gabeko esparrua izan dela hau. Hala ere, poliki-poliki ari dira argitaratzen hainbat ikerketa-la...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Muñoz Arrieta, Maite
Erakunde egilea: IRALE (Eibar)
Argitaratua: Eibar : www.irale.hezkuntza.net, 2017
Bilduma: R400
IRALE (2016-2017 ikasturtea)
Gaia:
Generoa / Forma: IRALEren materialak
Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Loturak: Joan material honetara (PDF)
Adina / Maila: Lanbide Heziketa