Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Aljebra [Interneteko baliabidea] / Arantza Osa Solabarrieta

Aljebra Matematikako oso atal garrantzitsua da. Gezurra badirudi ere, eguneroko bizitzako arlo askotan erabiltzen da, eta beharrezkoa da ikasleek ondo menderatzea. Hori dela eta, DBHko maila guztietan lantzen da. Tamalez, ordea, zaila eta arrotza egiten zaie ikasle askori, zientzia abstraktua baita. Halaber, testu-liburuetako azalpenak ere ez dira askotan argiak izaten, eta, ondorioz, testuliburua ariketa-liburu soil bihurtzen da. Horiek horrela, proiektu hau DBHko 4. mailako ikasleentzako euskarri fisikoa da, modu erosoan aljebraren oinarrizko kontzeptuak barneratzeko. Material honekin batera, hainbat baliabide interaktibo erabiliko ditugu eskolan: GeoGebra, Thazquiz, Moodle eta Moodleeko galdetegiak, besteak beste. Lan honek hiru atal nagusi ditu. Lehenengoan, polinomioak lantzen dira: ezaugarriak, polinomioen arteko eragiketak, Ruffiniren erregela eta haren aplikazioa; bigarrenean, ekuazio motak; hirugarrenean, ekuazio-sistemak eta ebazteko prozedurak; eta, laugarrenean, inekuazioak. Atal guztietan, teoria modu sinplean eta erraz ulertzeko moduan azaltzen saiatu naiz, eta hainbat ariketa prestatu ditut, batzuk ebatzita, eta beste batzuk ikasleek egiteko. Izan ere, helburu nagusia da ikasleei erakustea Matematika erraza eta dibertigarria izan daitekeela, eta, gainera, eguneroko bizitzan aplikazio ugari dituela.

Zerrenda:
Egile nagusia: Osa Solabarrieta, Arantza
Erakunde egilea: IRALE (Eibar)
Argitaratua: Eibar : www.irale.hezkuntza.net, 2017
Bilduma: R400
IRALE (2016-2017 ikasturtea)
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Matematika
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
IRALEren materialak
Curriculumeko baliabideak
Interneteko baliabidea
Loturak: Joan material honetara (PDF)
Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: DBH, 4. maila

Antzeko izenburuak