Azala
Liburua Eskuragarri

Estrategiak bigarren hizkuntza baten irakaskuntzan / Paul Cyr ; itzultzailea, Boni Urkizu

Azken urte hauetan asko aberastu dute bigarren hizkuntza edo hizkuntza arrotzen irakaskuntza ikas-estrategiei buruz egindako ikerketen datuek. Ikerketa horiei esker hobeto ezagutzen dugu ikaslearen eginkizuna eta bigarren hizkuntza baten ikas-prozesuan parte duten eragile kognitibo eta afektiboen garrantzi erlatiboa. Liburu honen lehenengo zatian ikusiko dugu bigarren hizkuntzak ikasteko estrategien gaia ikaskuntza ikaslearengan ardazteko joeraren barruan sartzen dela. Metodoei buruzko halako desatsegintasun batetik abiatuta, joera horrek bai teoriagileak bai praktikalariak hainbat gairen inguruko galderak egitera eraman ditu: gaitasuna, motibazioa, ikasteko estiloa, nortasunaren eragina, etab. Alderdi horietako bakoitzak bigarren hizkuntza batean komunikatzeko gaitasunean duen egitekoa askotan jorratu izan da. Bigarren zati batean, ikas-estrategiak deskribatu eta sailkatzeko moduak aztertuko ditugu. Hizkuntza bigarren edo arrotz baten ikasleak erabiltzen dituen teknika eta estrategiak zerrendatzeko, ikertzaileek, lehenengo, ikasle onei egin dizkiete galderak. Emango dugu ikerketa horien berri, eta estrategien hainbat definizio eta sailkapen ikusiko dugu. Era berean, begiratuko dugu nola eta nolako medioz balioztatzen den ikasle onaren kontzeptua eta saiatuko gara aurkitzen nola zenbait estrategiak gaitasun orokorra lortzera daraman. Pertsona eta egoeren aldagaiek estrategiak aukeratzean duten garrantzia ere aztertuko dugu. Bigarren hizkuntzak ikasteko estrategiei buruz ga...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Cyr, Paul
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Urkizu, Boni
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G, 2000
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 42
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Argitaletxearen webgunea