Azala
Liburua Eskuragarri

Arrakasta hizkuntza arrotzetan : zazpi ikaslek nola lortu duten / Earl W. Stevick ; [itzultzailea, Usoa Larramendi]

'Nire ikasleetako bat harrigarriro ongi doa norvegieran. Nahi al zenuke berekin hitzegin? Beharbada nola egiten duen aurki dezakezu ' esan zidan egun batean lankide batek. 'Ongi da' erantzun nion. 'Zer moduz asteartean, hamarrak eta hamaikak bitartean? Beharbada grabatu egin dezakegu.' Elkarrizketa honek zazpi hizkuntz ikasle bikain heldurekin elkarrizketak egitera eraman ninduen. Hemen kontatzen diren istorioak eurekin izan nituen ordu beteko elkarrizketa grabatuetan oinarritzen dira. Aurrerago, elkarrizketa antzekoak egin nizkien beste ikasle batzuei, baina hauen trebetasun orokorraz ez nekien ezer. Irakurleei guzti hauek ezagutarazten diegu, honela hizkuntza arrotzen ikaskuntzari buruzko beren ulermena frogatu eta gara dezaten. Izenak eta garrantzirik gabeko xehetasun batzuk aldatu egin ditugu, baina elkarrizketatuak benetakoak dira. Elkarrizketei hasiera eman nienean, ikasle arrakastatsuak zertan ziren antzekoak aurkitu nahi nuen. Beren sekretuak gure ikasleei irakats badiezazkiegu, pentsatu nuen, denak haiek bezain arrakastatsu bilakatuko dira .. Baina azkar ikusi nuen, ordea, ikasleak elkarrengandik nik uste baino desberdinagoak direla. Hizkuntza arrotzak ongi ikasteak, konturatu nintzen, ez du formula sinple bat. Datu hau negatiboa bazen ere, baliagarria izan zen. Baina ikasle on haiei entzutean, oso gauza positiboa zena aurkitu nuen halaber: deskribatzen ari ziren gauza asko arlo honetako kontzeptu teoriko eta abstrakturen bati edo b...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Stevick, Earl W.
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Larramendi, Usoa
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 1993
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 34
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:'Nire ikasleetako bat harrigarriro ongi doa norvegieran. Nahi al zenuke berekin hitzegin? Beharbada nola egiten duen aurki dezakezu ' esan zidan egun batean lankide batek. 'Ongi da' erantzun nion. 'Zer moduz asteartean, hamarrak eta hamaikak bitartean? Beharbada grabatu egin dezakegu.' Elkarrizketa honek zazpi hizkuntz ikasle bikain heldurekin elkarrizketak egitera eraman ninduen. Hemen kontatzen diren istorioak eurekin izan nituen ordu beteko elkarrizketa grabatuetan oinarritzen dira. Aurrerago, elkarrizketa antzekoak egin nizkien beste ikasle batzuei, baina hauen trebetasun orokorraz ez nekien ezer. Irakurleei guzti hauek ezagutarazten diegu, honela hizkuntza arrotzen ikaskuntzari buruzko beren ulermena frogatu eta gara dezaten. Izenak eta garrantzirik gabeko xehetasun batzuk aldatu egin ditugu, baina elkarrizketatuak benetakoak dira. Elkarrizketei hasiera eman nienean, ikasle arrakastatsuak zertan ziren antzekoak aurkitu nahi nuen. Beren sekretuak gure ikasleei irakats badiezazkiegu, pentsatu nuen, denak haiek bezain arrakastatsu bilakatuko dira .. Baina azkar ikusi nuen, ordea, ikasleak elkarrengandik nik uste baino desberdinagoak direla. Hizkuntza arrotzak ongi ikasteak, konturatu nintzen, ez du formula sinple bat. Datu hau negatiboa bazen ere, baliagarria izan zen. Baina ikasle on haiei entzutean, oso gauza positiboa zena aurkitu nuen halaber: deskribatzen ari ziren gauza asko arlo honetako kontzeptu teoriko eta abstrakturen bati edo besteri ongi egokitzen zitzaizkion. Baina ez dira bigarren hizkuntza eskuratzeko eredu jakin batera erabat makurtzen. Eredu bakoitzak, elkarrizketa hauetan, halako baieztapen bat aurkituko du, baina baita halako erronka ere. Lehen zazpi kapituluetan, ikasleek beraiek esandakoa adieraziko dut. Ondoren, azaltzen diren printzipio batzuei buruzko iruzkin batzuk egingo ditut, eta ideiak kritikoki nola landu daitezkeen iradokiko dut, beharbada lagun edo lankide bat edo birekin. Halaber, teknika jakin batzuen urratsez- urratseko deskribapen batzuk daude. Liburua, nire ustez ikasleek egindakoaren laburpen batez, hizkuntza berri bati nik neuk nola helduko niokeen azaltzen duen zirriborro batez, eta elkarrizketa hauek niretzat, irakasle gisa, duten esanahiari buruzko adierazpen batez bukatzen da. Talde gisa, elkarrizketatu hauek beste hizkuntz ikasle asko ez-bezalakoak dira. Nire ustez, beraiengandik jaso behar dugun irakaspenik esanguratsuena beren aniztasuna da halere. Trebetasun berezi eta bakoitzak dituen lehentasunei dagokienez, kontraste berdintsuak hizkuntz ikaskuntzako edozein taldetan aurkituko genituzkeelakoan nago, adina eta lanbidea edozein direlarik. Norberari buruzko adierazpen guztiekin bezala, eme egon behar dugu elkarrizketatuek egin diezazkiguten iruzur txikien aurrean. Ziur nago, ordea, beren asmoak zintzoak zirela, eta haiek esandako gehienak zuzena zelakoan nago. Hizketan ari ginela, hitzak haien ahotan ez jartzen, baizik eta nire ustez esaten ari zirena islatzen saiatu nintzen. Batzuetan, zintan entzundakoaren zatiren bat ezabatu nuen, laburtzearren, eta nahiko libre sentitu nintzen berrantolatzeko edo berridazteko, ulergarritasunean irabaztearren. Orokorrean, halere , enfasiak ez aldatzen edo estiloaren bidez puntu garrantzitsuak ez itxuragabetzen ahalegindu naiz. Baina halako datuen mugak kontutan hartu ditugu halaber. Alde batetik, horrelako elkarrizketetan ez dugu jendeak berez egin zuena entzuten, baizik eta bere ustez egin zuena, edo egin zuela esaten duena, Bestetik, nahiz eta elkarrizketak ez gidatzen gogor saiatu, beharbada beren ustez esan behar zutela pentsatzen nuena esaten ari zitzaizkidan. Elkarrizketok esperientzien deskribapena dira, edo hala izan nahiko lukete. Popper-en ustez, hipotesiak edo mitoak, edo berari deitzea gustatzen zitzaion bezala, 'aieruak', printzipioz edonondik etor daitezke, esperientzia barne (1976 ). Berak dioenez, aieruei buruz funtsezkoa dena ez da beren jatorria, baizik eta faltsifikazio potentzialari leku egiten dion moduan ezarriak izatea, edo orduan frogatzea, zintzoki gezurtatzen saiatuz. McLaughlin-ek, bestalde, zera uste du, 'esperientzia kontziente eta ez-kontzientera jotzea ez da batere fidagarria, eta beraz ezin dugu ikaste prozesuari buruzko hipotesi frogagarrien iturri izan'
Jatorrizko izenburua:Succes with Foreing Languages. Seven who achieved it and what worked for them.
Deskribapen fisikoa:199 or. ; 22 cm
ISBN:84-7542-193-8 (Itzulpen saila)
84-86968-50-X (34. alea)