Azala
Liburua Eskuragarri

Mari Gizen eta beste zenbait ipuin / Guy de Maupassant ; itzulpena, Matías Múgica

Maisuen maisu narrazio laburraren eremuan, Guy de Maupassant XIX. mendeko ipuin-idazle oparoenetariko bat dugu Turgueniev eta Chejovekin batera, eta sekula izan den istorio-asmatzailerik handienetarikoa. 1880 eta 1890 artean hirurehun ipuin eta narrazio labur argitaratu zituen, horietako asko eta asko benetako maisulanak. Hemen aurkituko du irakurleak horietako bat, Mari Gizen izenekoa (Boule de Suif, 1880), Maupassantek argitaratu zuen lehena, eta idazle bezala ezagutzera eman zuen narrazio ospetsua, seguraski idatzi zuen onenetarikoa. Ipuin horretan oinarritu zen, hain zuzen ere, John Ford handia 1939an La Diligencia filme aparta egiteko, edozein zinezalek dakien bezala.Beste hiru narrazioak ere, Tellier etxea, Baserri neskame baten historia eta Bi adiskide ez dira atzera geratzen kalitateari dagokionez. Zein baino zein finagoak, Maupassanten estilo soil, zehatz eta zorrotzari esker, gaur egun oraindik ere gehien irakurtzen diren idazleetariko baten obra mardul, sakon eta modernoari hurbiltzeko aukera ezin hobea eskaintzen digute.

Zerrenda:
Egile nagusia: Maupassant, Guy de (1850-1893)
Beste egile batzuk: Múgica, Matías
Argitaratua: Iruñea : Igela, L.G. 1998
Bilduma: Literatura (Igela) ; 9
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MAU mar Eskuragarri  Eskatu EK17020303