Azala
Bideoa

Herri kirolak [DVD bideoa]

Hipo eta Tomax-en abentura berria ikusteko aukera paregabea izango duzue berriz.Herriko frontoian herri kiroletako ikuskizuna hastear dela topo egingo dute Hipotolomeo garbitzaileak eta Tomax alguazilak. Frontoia kirolariek behar dituzten tresnaz beterik dagoela aprobetxatuz, apustuak egiten hasiko dira: harriak jaso, soka-tira, txingak, aizkorarekin enborra moztu, sako lasterketa,...Kirolariak momentu batetik bestera iritsiko dira frontoira eta noski, beharrezkoak dituzten tresna guztiek prest egon behar lukete. Nola aurkituko dute guztia bi hauen apustua amaitzerakoan?Barrez lehertzeko ikuskizuna, abesti ezberdinekin girotua, magia eta umeen parte hartze zuzena bilatzen duena.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Hipo eta Tomax
Argitaratua: [S.l.] : Bioznar , 2010
Saila: Hipo eta Tomax
Gaia
Generoa / Forma Haurrentzako zinema
Loturak: Argitaletxearen webgunea