Azala
Bideoa

Dinbi danba [DVD bideoa]

Hipo eta Tomax pailazo bikote xelebrearen abentura berria da "Dinbi Danba" (Indio eta bakeroen istorioak). Gure pailazoek Indio eta bakeroen pelikulak grabatzen dituzten zinemako platoan egingo dute topo oraingoan.Tomax aguazilari gauza guztiak zaindu eta ezer ez ukitzeko agindua eman diote. Hipotolomeo garbitzaileari berriz, platoa garbitu eta txukun mantentzea egokitu zaio. Ezer ukitu gabe egotea lortuko al dute?Bakeroz mozorrotu eta etortzear diren aktoreak izango balira bezala hasiko dira jolasean: desafioak, zaldiak, diferentziaren eszena, kantak, "sherif"-a, gaizkilea, indioak, totem-a, bakearen pipa...Umore, jolas, majia, xelebrekeri eta sorpresaz beteriko ikuskizuna.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Hipo eta Tomax
Argitaratua: [S.l.] : Bioznar , 2012
Saila: Hipo eta Tomax
Gaia
Generoa / Forma Haurrentzako zinema
Loturak: Argitaletxearen webgunea