Azala
Liburua Eskuragarri

Kixotenean / Iñigo Astiz ; marrazkiak, Maite Mutuberria

...eta hain zuzen ere kiribilean egindako bidaia bat da irakurleak liburu honetan topatuko duena. Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrenaren aitzakian Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea. Kaleak eta liburuak, historia eta kondaira, errealitatea eta fikzioa, bi plano horiek uztartzen diren puntu zehatz horren bila egindako bidaia bat kontatzen du eskutan duzun lanak, eta, testuan aurrera egin ahala igarriko duzunez, kiribiletan baino ezin dira neurtu puntu horretaraino heltzeko egin behar izandako distantziak. Eta, beraz, topatu ote dudan Kixote. Galdera zintzo egin didatenetan, orain arte ez dut jakin nola erantzun, egiaesanez gero, jendeak zorotzat hartuko ninduen beldur izan naizelako, niri ere, lo faltak eta gehiegi irakurtzeak garuna idortu balidate bezala. Baina, Borgesen fikziozko espiral horietariko baten barruan bageunde bezala, hauxe da egia: Kixoteri begietara begiratzera heldu naizen tarte laburretan, benetan gu geu une horretan garena da bertan islatuta ikusi dudan bakarra.

Zerrenda:
Egile nagusia: Astiz, Iñigo
Beste egile batzuk: Mutuberria, Maite
Argitaratua: [Donostia] : Elkar, 2016
Bilduma: Lekuko
Gaia
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S AST kix Eskuragarri  Eskatu IRALE17050986
Saiakera S AST kix Eskuragarri  Eskatu EK17020109