Azala
Liburua Eskuragarri

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar / Laurence Sterne ; Virginia Woolfen hitzaurrea ; itzultzailea, Josu Barambones

Garaiko eleberriaren legeak hankaz gora jarri zituen bezala, esan liteke bidaietako literatura eta bidaiariaren sentimendua bera ere behin betiko irauli zituela Laurence Sternek liburu honekin: ordura arte, katedralak, monumentuak eta enparauak ziren han eta hemen ikusi beharrekoak; hemen, berriz, aipatu ere ez dira egiten halakoak: Frantzian barrena firin-faran dabil Yorick bidaiari eta narratzailea, bidean topatzen dituen gizon (eta batez ere emakume) bereziek pizten diotela gogoa eta bideratzen zangoa; plan bat egiten du eta berréala aldatzen; ekintza bat hasten du baina ez amaitzen; beti alai hala ere, zirikatzaile eta umoretsu bezain eskuzabal eta bihozbera.Bidaiari sentimentala bezain alderrai dabil haren gogoa, batetik bestera, eta izaera libre eta araugabe horren parekoa du idazkera ere: jostari, berbalapiko, sigi-sagatsua. Era guztietako pertsonaiak dabiltza joan-etorrian, gai guztiei buruzko gogoetak sartu-irtenean, Sterneren begirada bihurri eta onberak gidaturiko ibilbide honetan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sterne, Laurence (1713-1768)
Egile korporatiboa(k): EIZIE ; Euskadi. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Egilea(k): Woolf, Virginia (1882-1941) ; Barambones, Josu
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2016
Bilduma: Urrezko biblioteka (Elkar) ; 14
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N STE bid Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050960
Narratiba (Helduentzat) N STE bid Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17020078