Euskal Herriko forteak : Berpizkundetik karlismora

Gure herri txikian, bi erresuma oldarkorren artean kokatuta eta hainbatetan gerraren erdigune izanik (Konbentzio-gerra, gerra napoleonikoak, karlistaldiak...), azkeneko lau mendeetan mila forte baino gehiago eraiki ziren, mota guztietakoak (forte-kanoitegia, zitadelak, gerizpeak...). Lurrazpiak gordeta dauzka oraindik horien aztarna ugari, eta horiek argitara ekartzea izan da liburu honen helburua. Antton Arrietaren urteetako lanaren gailurra, garaiko ilustrazio, deskribapen zehatz, forteetara iristeko plano zein mapa eta argazkiz lagunduta datorrena. Gure historia hurbil baina ezkutua, edozeinentzat eskuragarri.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrieta Valverde, Antton
Formatua: Liburua
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2015
Edizioa: 1. argit
Generoa / Forma Jolas didaktikoak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 725.18(466EH) ARR eus Eskuragarri  Eskatu EK16111189
Monografia 725.18(466EH) ARR eus Eskuragarri  Eskatu EK16111064