Azala
Liburua Eskuragarri

Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala / Javier Álvez Gimenez... [et al]

Gaur egun, software fidagarria, hau da errorerik gabea, sortu ahal izateko ezagutza, metodoak eta teknologia egon badaude. Horren erakusgarri da, adibidez, liburu honen lehenengo kapituluan azaltzen den Parisko garraio-sarearen kontrolerako softwarea. Beste froga bat, azken 10-15 urteetan software-akatsen ondorioz sortutako istripu larririk ia-ia ez egon izana da. Hori dela-eta, liburu honen bidez gure ekarpena egin nahi dugu nazioarteko komunitateak dagoeneko bere gain hartu duen erronka batean: software-industriak zeharo fidagarriak diren aplikazioak garatzera jo behar du. Horretarako, software-garatzaileek aplikazio erabat fidagarriak garatu ahal izateko erreminta eta teknikak erabiltzeko eta sortzeko gaitasuna emango dien prestakuntza zientifiko-teknikoa izatea beharrezkoa da. Liburu honek software fidagarria eraikitzeko erabiltzen diren metodoen atzean dauden programen espezifikazio-, transformazio- eta egiaztapen-tekniken hastapenak ikasteko aukera eskaintzea du helburu, hemen agertzen den materiala oinarrizko prestakuntza-ikastaro baterako egokia delarik.Zehazki, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ezarrita dauden Informatika Ingeniaritza Gradu desberdinetan irakasten den Programazioaren Metodologia irakasgaiaren testuliburua den honako hau programazio-arloan hasi berria den edonorentzat baliagarria da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Alvez Gimenez, Javier
Egile korporatiboa(k): Udako Euskal Unibertsitatea ; Euskal Herriko Unibertsitatea
Egilea(k): Arregi, Xabier ; Gaintzarain Ibarmia, Jose ; Lucio, Paqui ; Maritxalar Anglada, Montse
Argitaratua: [Bilbo] : Udako Euskal Unibertsitatea : Euskal Herriko Unibertsitatea, 2016
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 004.42 ALV pro Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16111060