Azala
Liburua Eskuragarri

Kimika orokorreko eskuliburua [Interneteko baliabidea] / Josu Lopez-Gazpio

Liburu honetan kimika orokorreko oinarrizko kontzeptuak lantzen dira: formulazio eta nomenklatura ez-organikoa, erredox erreakzioak, oreka-erreakzioak eta azido-base erreakzioak, batik bat. Ariketen ebazpenak garrantzi handia du liburuan, eta hainbat ariketari buruzko azalpen zehatzak aurkituko ditu irakurleak. Ikasteko tresna erabilgarria izatea du liburuak helburu, kimikako ariketak ebazteko baliabideak ematea. Liburu hau ikasleentzat egina dago: unibertsitateko lehen mailetako ikasleentzat eta Batxilergoko azken mailakoentzat. Ikuspuntu praktikoari eutsi diodanez, zenbait azalpen ez dira Kimikan doktore batek eman beharko lituzkeenak, baina betiere ikasleek erraz ulertzeko moduan idatzi nahi izan ditut azalpenak. Helburua bete dudalakoan nago, baina irakurleek izango dute azken hitza.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lopez-Gazpio, Josu
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: [Bilbo] : Udako Euskal Unibertsitatea, 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)