Aintzaneren koadernoa / Laida Martínez Navarro
Ez dago esan beharrik ez nuela herri galdu honetara etorri nahi. Gauza pilo bat utzi dut hirian: ezagutzen dudan bizimodua, ezagunak, institutuko lagunak. Hori guztia gero eta urrunago geratzen ari zen automobilak errepidean aurrera egin ahala. Eta beldur nintzen. Zer-nolako jendea bizi daiteke horrelako leku heze eta ilun batean? Zelan moldatuko naiz? Dauzkadan arazo guztiak aztertu ditut banan-banan: A) Nik nahi ez dudan arren, amaren nobioa gurekin biziko da. B) Etorri berria naizenez, herrian ez dut lagunik izango; horrez gain, institutua ez zait gustatuko (ziur nago), eta ez naiz ikasgairik gainditzeko gai izango. C) A puntuaz enteratzen bada, eta horren ondoren, B puntua betetzen badut, ama zeharo haserretuko da nirekin. Eta haserre dago jadanik.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Bilbo
: Giltza,
2016
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Periskopioa (Giltza)
; 3 |
Gaia | |
Generoa / Forma |
Haur eta Gazteentzako Literatura
|
Adina / Maila: |
12 urtetik aurrera (horia) |