Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Euskara eta beste hizkuntzak euskal gizartean eta eskolan [Interneteko baliabidea] / Urtza Garay Ruiz, Aintzane Etxebarria Lejarreta, Céline Mounole Hiriart-Urruty

Azken urte hauetan hamaika soinu ezberdin entzuten dira gure herrietan, hirietan eta auzoetan; ehunka hizkuntza ofizialekin bizi dira. Baina herrialde txiki honek badu altxor berezi bat ere, euskara, eta handik eratortzen den euskal identitatea. Hortaz, hizkuntza gutxitu batek ofizialtasuna partekatzen du munduan eragin handienetakoa duten zazpi hizkuntzetako batekin, gaztelaniarekin, eta beste ehunka hizkuntza etorkinekin ere bizi behar du. Horrek egoera berezia sortzen du: alegia, errealitate aberatsa, bizia eta emankorra izan arren, aniztasunak ez du, askotan, bere kabuz arrakastarik izaten gizartean. Guzti horretan hezkuntzak badu zer eginik. Eskolaren ardura da, besteak beste, euskal biztanleei irakastea bai eleaniztasuna bai euskara errespetatzen, eta, gainera, hizkuntza gutxituari arnasbideak eman behar dizkio. Aldi berean, beste hizkuntzak errespetuz tratatzen ere irakatsi behar du: hau da, eskolaren helburua izan beharko litzateke geurea dena ulertzea, ikastea eta maitatzea; baina begiak mundura ere zabaldu behar dira, geurea besteei aurkezteko eta besteena gureganatzeko. Hots, gaur egungo haurretan, euskal identitatea garatu behar da, eta, era berean, munduko beste herrialdeetatik geurera etorri diren guztien hizkuntzen eta kulturen errespetua bermatu. Laburbilduz, elkartasunean oinarritzen den gizarte bat eraikitzeko, etorkizuneko gizon-emakume integralak egin behar ditu eskolak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Garay Ruiz, Urtza
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Etxebarria Lejarreta, Aintzane ; Mounole Hiriart-Urruty, Céline
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitatea , 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Material honetarako sarbidea lortu (EHUko webgunean)