Azala
Liburua Eskuragarri

Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz [Interneteko baliabidea] / Aitzol Lasa Oyarbide ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Eredu dinamikoen erabilera hedatzen ari da matematikaren irakaskuntzan, eta, egun, GeoGebra da software dinamikoaren paradigma. Softwarearen erabilera normalizatu nahian, proposamen zehatzak egiten dira liburu honetan. Alde batetik, irakaskuntza-etapa guztietarako proposamenak agertzen dira: Haur Hezkuntzatik hasi eta unibertsitate-mailako ikasketetara bitarte. Bestetik, proposamen horien oinarrian dauden teoriak aurkezten dira: Genesi instrumentala, Eredu dinamikoen bidezko irakaskuntza, Egoera didaktikoen teoria eta Ikuspuntu ontosemiotikoa. Horrez gainera, teoria horietan oinarrituz, gaitasunen araberako ebaluazioan sakondu daiteke. Horrela, liburu honek bi erabilera ditu: irakasleek baliabideak eta proposamenak aurkituko dituzte euren eguneroko lanean erabiltzeko; horrez gainera, unibertsitatean irakasle-ikasketak egiten dituen ikasle batek oinarrizko bibliografia aurkituko du Haur Hezkuntzako Irakasle Graduan, Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasle Masterrean erabiltzeko, bai eta Matematikaren Didaktikako irakasgaietan nola Gradu eta Master Bukaerako Lanetan ere.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lasa, Aitzol
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 51:37.02 LAS jar Eskuragarri  Maileguan eskatu EK15111727