%0 Book %A Le Roux, Patrick %E Zabala, Karlos %I Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua %D 2015 %C Bilbo %@ 978-84-9082-151-0 %T Erromatar Goi Inperioa Mendebaldean : Augustorengandik Severotarrengana, K.a. 31 - K.o. 235 / Patrick Le Roux ; [itzultzailea, Karlos Zabala Oiartzabal] %U https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UHH00151510&titulo=Erromatar%20Goi%20Inperioa%20Mendebaldean.%20Augustorengandik%20Severotarrengana.%20K.a.%2031%20-%20K.o.%20235 %X Liburu honetan aipatzen diren espazioak askotarikoak dira; Erroma eta Italia lurralde periferikoekin uztarturik ageri dira ezinbestean, haietako batzuk inperioaren erdigunetik guztiz urrun bazeuden ere; dokumentazioa oparo-oparoa da, baina sakabanaturik dago, eta datuek ez diraute beti-berdin, eremu geografikoa edo aztergaia aldatu ahala.Horrek guztiak lan honetan ikuspegi geografiko bat erabiltzea galarazten zuen, gure iritziz. Hala egin izan bagenu, desorekak nabarmenak izango ziren, esanak maiz errepikatzeko arriskua izango genuen, eta desegokitasun horiei, gainera, ezinbesteko barreiatze bat gehitu behar, gogoeta historikoari, aniztasunean batasuna agerrarazteko bide bakarrari, trabak ipiniko zizkiona.Irakurlea ohartuko da Sardiniak, Korsikak edo Danubio aldeko lurraldeek leku murritza hartzen dutela -are urriurria ere zenbaitetan-, baina horrek badu azalpenik: liburua astundu nahi ez, batetik, lurralde guztiak parekoak direlako ilusioarekin (hala izanik ere, bateko eta besteko kontu bitxiei baino erreparatzen ez bazaie), eta, bestetik, auzi zailei buruzko eguneratze saiorik ez da argitara eman azken aldian.Arazotsuak izan dira zenbait erabaki. Dalmatziako probintzia ez zen probintzia danubiarra eta iliriarra, Panonia zen bezala, esaterako, baina ezin esan ezta probintzia mediterranearra zenik ere, Narbonensisez eta ekialdeko Hispaniaz esaten den moduan. Eskualdeen berri emateko antolamenduan ez dago asmo sistematikorik, haren gainetik gailendu baitira bai kronologiarekiko errespetua bai sailkapen geografikoa.Azkenean, administrazio-auziez luze-zabal arituz gero, neurriz gainera gizenduko zen egitasmoa eta horrek kalte egingo zion erdigunearen eta periferiaren arteko solasaren inguruan taxututako osotasuna dinamikoki ulertzeari.