Azala
Liburua Eskuragarri

Back to Leizarraga / Kepa Altonaga

Back to Leiçarraga da Gabriel Arestik orain berrogeitaka urte proposatu irtenbidea, euskarazko prosaren paradero etsigarria ikusita. Arestiren begietarako prosa leizarragatarra ez zen behinolako leinurua aspaldian amatatua, ezpada gure geroko gerorako modelo bat ezinbestekoa, baitezpadakoa. Hala ere, begi-bistakoa denez, basamortu kiskalian galdu da idazle bilbotarraren orduko aldarria, profeta zaharren iragarpenen gisa berean-edo.Back to Leizarraga titulupean bildu ditu Kepa Altonagak euskarazko prosaren argi-itzalak. Gogoeta horretan irakurle baten oroitzapenak eta oharrak aurkeztu dizkigu, bere iritziak ondo substantziatuta eta estilo pindartsu eta bizkorrean. Ahalegindu da gure egungo prosaren argaltasunak ikusgarri egiten, begien aurrean agerian uzten, haren ustez gibelondo eskasak utzi dizkigu-eta ostrukarena egiteak.Back to Leizarraga honek, zer esanik ez, hausnarketa patxadatsurako gonbita darama bere baitan: infl exio-puntu bat izan nahi du, gure prosa beste begi batzuekin irakurtzen lagun dezakeena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Altonaga, Kepa
Argitaratua: Arre : Pamiela , 2015
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Upaingoa saila ; 28
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361-4 ALT bac Eskuragarri  Eskatu IRALE19070023
Monografia 821.361-4 ALT bac Eskuragarri  Eskatu EK15101425