Azala
Liburua Eskuragarri

Armadura herdoilduko zalduna

Jonathan Kaioa idazlanak irakurleak lehen aldiz liluratuta utzi zituenetik, ez da idatzi imajinazioa Armadura herdoilduko zaldunak bezala txunditu duen lanik. Ipuin alai honetan, etsita dagoen zaldun batek bere benetako nia bilatzen du. Bere bidaiak gure bidaia propioa islatzen du, eta, bertan, itxaropena eta etsipena, fedea eta desilusioa, barrea eta malkoak. Inoiz bizitzaren eta maitasunaren esanahia ulertzen saiatu den horrek benetako askatasuna eta egia aurkituko ditu fantasia zoragarri honetan. Zaldunak zure adimenaren mugak zabalduko ditu, zure bihotza ukituko eta zure arima aberastuko. Robert Fisher komedia idazle ezaguna dugu, eta gure garaiko umorista ospetsuenentzat idatzi du, besteak beste, Groucho Marx, Bob Hope, Red Skelton, George Burns, Jack Benny, Fanny Brice, Alan King eta Lucille Ballentzat. Fisher-ek 400 saio baino gehiago idatzi ditu irratirako eta 1000 baino gehiago telebistarako, hala nola, "Alice", "Good Times", "All in the Family", "The Jeffersons" eta "Maude". Broadway-erako ikuskizunak ere idatzi ditu, eta filmeetako gidoiak ere bai, bere lagun Arthur Marxekin batera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Fisher, Robert
Beste egile batzuk: Wyssenbach Ibarra, Usoa
Argitaratua: Iruñea : Igela , [2011]
Bilduma: Bidelagun
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (berdea)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N FIS arm Eskuragarri  Eskatu EK15071182