%0 Book %A Carroll, Lewis (1832-1898) %E Tenniel, John (1820-1914) %E López Gaseni, Manu %I : Pamiela %D 2015 %C Arre %B Mila gau (Pamiela) %@ 978-84-7681-829-9 %T Aliziaren abenturak herrialde miresgarrian / Lewis Carroll ; irudiak, John Tenniel ; itzulpena, Manu López Gaseni %U https://www.pamiela.com/index.php/eu/atalak/euskara/literatura/haur-eta-gazte-literatura/mila-gau/alizia-herrialde-miresgarrian-detail %U https://youtu.be/21K05Fnx2Cw %7 1. argit. %X Alizia herrialde miresgarrian liburuak zer ikaskizun edo mezu irakatsi nahi zuen galdetu ziotelarik, Lewis Carroll-ek erantzun zuen: «Ziur esan dezaket liburuak ez daramala inolako erlijio irakaspenik; egia esanda, ez du ezertxo ere irakasten». Haur literaturaren funtzio didaktiko-morala indar handiz berreskuratu nahi duten garai hauetan, Aliziaren abentura petoak berritu ahal izatea uda betean Tamesis ibaian ibiltzea bezain freskagarria da. Aliziaren ustezko ametsak haur guztien barruan bizi den kontraesana islatzen du: helduaroa sinbolizatzen duen lorategi ederrera iristeko gogoa, baina, behin han dagoela, helduen apetak zein itxuragabe eta onargaitzak diren ohartuta, haien aurka matxinatzea. Horrexegatik da Alizia hain maitatua munduan, eta horregatik haur-bihotza daukaten irakurleak oro behin eta berriz itzultzen dira Herrialde Miresgarrira. Lewis Carroll-en obrarik ezagunena eta munduko literaturako ospetsuenetarikoa, Alizia herrialde miresgarrian, edizio berritu eguneratuan aurkezten da, jatorrizko idazlanaren lehen argitalpenaren 150. urteurrena ospatzeko.