Madama Butterfly / Benjamin Lacombe; [Itzultzailea, Uxoa Iñurrieta]
Madama Butterfly geisha gaztearen zorigaitza eta emakume gazte horrek Japoniara aberasteko irrikaz iritsi den Pinkerton armada estatubatuarreko ofizial gaztearekiko sentitzen duen maitasuna kontatzen ditu album honek. Japoniara iritsi da Pinkerton eta liluratuta gelditu da aukeraz beteta dagoen herrialde horrekin. Dena zaio ezezagun: bizimodua, tradizioak eta gizarteko arauak. Liluratu duen horren artean dago Butterfly ere. Pinkerton hartaz gutiziatuko da eta azkenean, ezkondu egingo dira. Pinkerton bere herrialdera itzuliko da ordea eta utzi egingo du Butterfly. Hark leial izango zaiola hitz eman eta zain geldituko zaio. Handik urte batzuetara, emazte berriarekin itzuliko da Pinkerton Japoniara eta orduan jakingo du Butterflyrekin seme bat izan zuela eta semea Ameriketako Estatu Batuetara eramatea erabakiko du. Butterflyk, izan duen zoriarekin urratuta, bere buruaz beste egingo du.
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | |
Argitaratua: |
[Euba, Bizkaia]
: Ibaizabal
, [2014]
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Haur eta Gazteentzako Literatura
|
Adina / Maila: |
10 urtetik aurrera (berdea) |