Azala
Liburua Eskuragarri

Marikalanbre bizitzaren laborategian / [idazlea, Ana Galarraga ; ilustratzailea, Jose Anjel Lopetegi ; koordinazioa, Lurdes Ansa]

"Zz" serieko liburu honek 16 ipuin eta esperimentu biltzen ditu. Marikalanbre da protagonista. Neska ausarta da, eta jakin-minez betea; esperimentuen bidez, munduko sekretu txiki, eta, ez hain txikiak argitzen saiatzen da. Inguruko gauza askok pizten diote jakiteko grina. Nolatan ez dira urperatzen ontzi handi horiek? Zenbat hanka dituzte xomorroek? Zergatik lehertzen dira arto-aleka krispetak egitean? Zer da maitasuna? Sortzen zaizkion galderei erantzuna emateko, esperimentuak egiten ditu Marikalanbrek; askotan, Amona Txinpartaren laguntzarekin. Eta adiskideak ere ez ditu urruti izaten; izan ere, entretenigarriak bezain ikusgarriak dira egiten dituen esperimentuak. Gainera, ohiko materialekin egiten dira, eta ez dute inolako arriskurik. Animatu zu ere! Esku artean duzu bizitzaren misterioak argitzeko giltza! "Zz" seriearen bosgarren liburu hau Irrien Lagunekin lankidetzan egin da. "Zz" serieko liburuekin, neska-mutilak esperimentuen mundu zirraragarrira hurbildu nahi ditu Elhuyarrek. "Zz" serieko liburuak ez dira eskola-liburuak soilik; familia eta lagun artean gozatzeko esperimentu-liburuak ere badira.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Elhuyar Fundazioa
Beste egile batzuk: Galarraga, Ana ; Lopetegi Brit, Jose Angel ; Ansa Maiz, Lurdes
Argitaratua: Usurbil : Elhuyar Fundazioa, L.G. 2014
Bilduma: Zz (Elhuyar) ; 5
Gaia
Generoa / Forma EIMAk onetsitako materialak
Erreferentzia-materialak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 6-8 urte (gorria)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-liburuak (Haur eta gazteentzat) 53 GAL mar Eskuragarri  Eskatu EK14111520
Erreferentzia-liburuak (Haur eta gazteentzat) 53 GAL mar Eskuragarri  Eskatu EK14101494