Euskararen aldeko borrokan [Interneteko baliabidea] : euskalgintza eta euskalaritzako idazlan hautatuak, 1956-1983 / Txillardegi
Euskararen aldeko ianean eta borrokan eman du Txillardegik bere bizitzarik gehiena, bai maila praktikoan erakunde euskaltzaleak antolatuz, euskaldun epelen kontzientziak astinduz, hizkuntzaren aldeko mila ekintza eta protestatan parte hartuz, bai teorikoan, euskara sakonki ikertuz eta landuz, artikulu, saiakera eta literatur lanen bitartez. Ikerketa-esparru horretan egindako lanen aukeraketa eta bilduma moduko bat da, hain zuzen ere, esku artean duzun liburu hau: Euskararen aldeko borrokan. Aspaldiko usadio batek bereizi izan ditu euskalaritza (hizkuntzaren aztertze-jarduna) eta euskalgintza (erabilera zabaidu eta bultzatzekoa); Txillardegirengan, ordea, elkarrekin joan dira beti: euskaltzaletasunak eraman du ikerketa zientifikoral eta ikertze hau erabilgarri bihurtu du gero hizkuntzaren momentuko beharrei erantzuteko. Horregatik liburuaren azpititulua: "Euskalgintza eta euskalaritzako idazlan hautatuak, 1956-1983". Garbizalekeriaren kontrako aldarrikapen argi bezain ozen batekin hasten da bilduma, euskara ikasi berria zuen gazte hark nolako ikusmen zorrotza zuen garbi erakutsiz; zorroztasun berberarekin ahalegindu zen hurrengo urteetan Euskaltzaindiak euskara batuaren bidea har zezan, eta horren frogagarri ditugu hemengo zenbait artikulu, besteak beste 1964ko Baionako Biltzarraren erabakiak jakinarazten dituena. Hizkuntzak pentsaerarekin, herri-sentimenduarekin, estatuarekin dituen harremanak aztertu zituen beranduagoko sorta batean, baita atzerriko zenbait hizku...
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia
: Elkar,
L.G. 2004
|
Bilduma: |
Eztabaida (Elkar)
; 7 |
Gaia | |
Generoa / Forma |
Monografiak
Interneteko baliabidea |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus liburuaren bertsio digitala (jakin.eus) |
Sinopsia: | Euskararen aldeko ianean eta borrokan eman du Txillardegik bere bizitzarik gehiena, bai maila praktikoan erakunde euskaltzaleak antolatuz, euskaldun epelen kontzientziak astinduz, hizkuntzaren aldeko mila ekintza eta protestatan parte hartuz, bai teorikoan, euskara sakonki ikertuz eta landuz, artikulu, saiakera eta literatur lanen bitartez. Ikerketa-esparru horretan egindako lanen aukeraketa eta bilduma moduko bat da, hain zuzen ere, esku artean duzun liburu hau: Euskararen aldeko borrokan. Aspaldiko usadio batek bereizi izan ditu euskalaritza (hizkuntzaren aztertze-jarduna) eta euskalgintza (erabilera zabaidu eta bultzatzekoa); Txillardegirengan, ordea, elkarrekin joan dira beti: euskaltzaletasunak eraman du ikerketa zientifikoral eta ikertze hau erabilgarri bihurtu du gero hizkuntzaren momentuko beharrei erantzuteko. Horregatik liburuaren azpititulua: "Euskalgintza eta euskalaritzako idazlan hautatuak, 1956-1983". Garbizalekeriaren kontrako aldarrikapen argi bezain ozen batekin hasten da bilduma, euskara ikasi berria zuen gazte hark nolako ikusmen zorrotza zuen garbi erakutsiz; zorroztasun berberarekin ahalegindu zen hurrengo urteetan Euskaltzaindiak euskara batuaren bidea har zezan, eta horren frogagarri ditugu hemengo zenbait artikulu, besteak beste 1964ko Baionako Biltzarraren erabakiak jakinarazten dituena. Hizkuntzak pentsaerarekin, herri-sentimenduarekin, estatuarekin dituen harremanak aztertu zituen beranduagoko sorta batean, baita atzerriko zenbait hizkuntza pizkunderen analisia egin ere, soziolinguistikaren oinarri moduko bat jarriz zientzia hau gure artean guztiz ezezaguna zen garaian. |
---|---|
Edukiak: | Ez bat eta ez beste ; Karta idigia ; Batasunerako bidea ; Demisioa Euskaltzaindian ; Baiona'o Biltzarrean erabakiak ; Hizkuntza eta pentsakera ; Hizkuntza eta herri-kidetasuna ; Hizkuntza eta erresuma ; Hizkuntza gizonaren zerbitzuko ; Suomi'z zenbait jakingarri ; Euskeraren arazoa eta beste hizkuntza-pizkunderen argitan ; La structuration du champ sémantique de la colour en basque ; Spécificité de l'evolution des langues romanes de la région pyrénéenne occidentale ; La lengua vasca ; Euskalkien fonetika eta euskara batua |
Deskribapen fisikoa: | 259 or. ; 24 cm |
ISBN: | 84-9783-152-7 |
Hizkuntzari buruzko oharra: | Testua euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz |